Batasunaren intereko lekua (bil) Inprimatu
Europako Batasuneko Habitatei buruzko (92/43/EEE) Zuzentarauak esparru komuna definitzen du Landareak, Basa Animaliak eta Habitatat kontserbatzeko. Biogeografiaren eta geologiaren aldetik ezaugarri benetan baliagarriak dituzten naturako inguruneari Habitat erraten zaio. Bertizen daude zuzentarauak dakartzan 5 habitat interesgarri. Ia eremu guztia lurzoru azidoetako pagadi atlantiarrak hartzen du eta, horrekin batera, haritza agertzen da beheko mendi magaletan, ametz-basoa lurzoru eguzkitsuxeagoetan eta haltzadiak ibar hondoetako erreka bazterretan. Halaber, ageri dira tankera hezeko bazkaleku eta txilardi txikiak, Baztan aldeko eremuari dagozkionak.

Habitat horietan, animalia eta landare espezieek are baliotsuago egiten dute naturgune honek naturaren aldetik duen balioa. Animalien artean, hegaztiak dira azpimarragarri. Horien artean okil beltza nabarmendu behar da.

Ugaztunen artean, berriz, ur-ipurtatsa eta desman piriniarra azpimarratuko ditugu. Burtaina, arrainen artean; eta ornogabeen artean, arkanbelea eta Cerambix (coleoptera cerambicidae) -haritzetako kakalardo luze bezalako bat, tankera parasitario handikoa-. Horra, beraz, Bertizko habitatetan bizi diren espezie interesgarri-interesgarriak. Hori dela eta, Batasunaren Intereseko Lekua izendatua dago Bertiz.

Parque Natural Señorío de Bertiz