Ehiza Inprimatu
Parque Natural Señorío de Bertiz
Agirien bidez, jakin badakigu, XII. mendean Etxalarren jadanik sareak erabiltzen zituztela usoa harrapatzeko (pagausoa eta txoloma). Hegazti migratzaile aunitzek bezala, usoak ere Europa iparraldeko hotzetik ihes egiten du hegoaldeko bazter epelagoetan negua pasatzeko. Bada, udazkenero ehiza molde hori egiten da Etxalarren.

Jendea aspaldian ohartu zitzaion mugimendu migratzaile horri eta etxalartarrak aspaldi-aspaldian hasi ziren hegaztien joan-etorriak aprobetxatzen uso saldoak harrapatzeko. Etxalar inguruko mendi-lepoetan egiten dute ehiza molde hori. Usoek hegazti harrapariak ikusi eta beherantz jotzen dute, mendi-lepoak zuhaitzen adaburuen paretik zeharkatzeko. Halakoetan, harrapariek ezin dute usoen atzetik joan. Bada, Etxalarko ehiza moldea horretaz baliatzen da. Badira trepa izeneko dorre luze aunitz eta han usozale batzuk egoten dira, zerura begira erne. Uso talde bat hurbiltzen denean, usozaleek gisuz (karea) zuritutako zurezko paletak botatzen dituzte airerantz. Makila deitzen diote paleta horri. Bada, makila horiek hegazti harrapariaren hegaldia irudikatzen dute. Usoek ziztuan beherantz jotzen dute, makilak hegazti harrapariak direlakoan, eta zuhaitzen artean paratutako sareetan erortzen dira. Aspaldiko ehiza molde horrek ez die kalte nabarmenik egiten Pirinioak zeharkatzen dituzten uso populazioei,