Bertizko Jaurerriaren Natur Parkeak 2.040 hektarea inguru hartzen ditu luze zabaleran eta ia bere osoan zuhaiztua dago. Hein handian, berezko oihana da, hemengoa, hots, Nafarroako oihan misto atlantikoaren laginik hoberenetakoa eta, zuhaitz guztien artetik, pagoa da nagusi.