Turismoaren Kalitatezko Sistema Bertizko Natur Parkean Inprimatu

Naturgune Babestuak dituzten natur zein kultur baloreak direla eta, jendartean oso erakarriak dira. Aisialdirako oso egokiak eta ingurugiro hezkuntzarako esparru paregabea izanik. Horregatik, Naturgune Babestuen erabilera publikoa gero eta garrantzitsuagoa da, hori dela eta modu egokian kudeatu eta harreta eman behar zaiolarik.

Bertizko Natur Parkeak bertan lan egiten duten pertsonen eginbeharrak errazteko eta erabilera publikoa antolatzeko, lan tresnak eskuratu eta Q ziurtagiria lortzea jarri zuen helburu nagusi bezala.

Bertizko Natur Parkeko Politika honetan datza:

  • Gune honek duen natur eta kultur ondarea bultzatzeko ekimen, ekipamendu eta zerbitzu multzo sendo bat izatea.
  • Naturgune Babestuen iraupen helburuekin bat egiten duten erabilera publikoa duten ekimenen aribide eta garapena egitea.
  • Basoaren kudeaketa iraunkorra nola egiten den erakutsi, natur garabideak errespetatuz, baliabideen onura ateriaz, eta bere biodibertsitatearen iraupena ziurtatuz.
  • Bisitariari eskeinitako ekipamendu eta zerbitzuen kalitatea ziurtatzea.
  • Bisitariei egindako harreta eta heuren bisitaren gogobetetzea hasetu, Naturgune Babestuetako UNE-ISO 18065 araua beteaz, eskeintzen diren ekipamendu eta zerbitzu guztietan.
  • Ekipamendu eta zerbitzuen kalitatearen hobekuntzan lan egitea, jardunbide baten bitartez.
  • Parkeko langileen eskuhartze aktiboa bultzatzea, kalitatezko politikaren oinarriekiko, honen aplikazioa betez eta hobekuntza uztartuz.
  • Bisitarien eskuhartzea parkeko jarraiko hobekuntzan, heuren beharrei eta nahiei eskeintzen zaizkien ekipamendu eta zerbitzuak arian egokituz.