Araudia Inprimatu
Parque Natural Señorío de Bertiz

Kontserbazio arloko helburuak betetzeko, denok bete beharreko arautegia dago, zehapenak eta guzti, natura babesteko indarra duen legeriak aurreikusi bezalaxe. Halaber, Jaurerria hainbat eremutan banatua dago, ezaugarrien arabera, eta haietan araudi orokorraz gain, araudi partikularra ere bete behar da.

Arauak bideratuak daude paisaiak eta bere osagaiak alda ditzaketen ekintza guztiak eragoztera. Hori dela eta, debeku da:

12. Lagun egiteko animaliak sartu ahal izanen dira, loturik badoaz eta jabeek uneoro kontrolatzen badituzte. Animalia horiek ez diete inolako trabarik egin behar ez pertsonei ez Parkeko animaliei. Gainera, gai horri buruzko Estatuko eta Foru Komunitateko legeria bete behar da. Zakurrek gehienez ere 1,50 metroko luzera duen hede sendo edo kate batetik arduradun bati loturik ibili behar dute. Horrez gain, lehenago noizbait erasorik egin duten zakurrek edota aldez aurretik arriskugarritzat jo daitezkeenek nahitaez eraman beharko dute muturrekoa, eta arriskugarri gerta daitezkeen zakurren artean sailkatuko dira arrazari begiratu gabe.13. Debekaturik dago zakurren gorozkiak uztea. Arau honetan ezarritako debekua betetzeko, zakurraren jabeak gorozkiak jaso eta, behar bezala bildurik, Parkeko edukiontzietan utziko ditu, eta zikindutakoa garbitzeaz ere arduratu beharko du. Orobat, bere animaliak zaunkaka hasten badira, berehalakoan isilarazi beharko ditu.14. Debekaturik dago animaliek erabilera publikoko ur txorrota edo iturrietatik zuzenean edatea.15. Debekaturik dago zakurrik sartzea Natur Parkeko aparkalekuaren inguruko landetan. Debeku da, halaber, zakurra edo beste edozein animalia Parkeko eraikinetan sartzea, katea eta muturrekoa ezarriagatik ere, eta arduradunarekin badoa ere. Lorategi Historikoa, Interpretazio Zentroa eta jauregia dauden barrutian ere ezin da zakurrik sartu. Ikusmen urriko pertsonen gidazakurrak salbuetsiko dira. Gidazakurrek, ikusmen urriko pertsonei lagun egiten joaten direnean, agerian eraman beharko dute zer diren adierazteko ofizialki ezarrita dagoen seinale berezia. Ikusmen urriko pertsona bera arduratuko da animalia behar bezala porta dadin, eta berekin eramanen du gidazakurraren osasun egoera ona dela egiaztatzeko agiria.

* Debekatua dago publizitate estatikoa, propaganda edo antzekorik paratzea, bai eta kale-merkataritza ere.

* Ez dira inola ere kaltetu edo suntsitu behar naturako elementuak: zuhaitzak, harriak, landaretza, landare eta haziak, edota Parkeko beste edozein elementu, eta haietan ere ez da inolako inskripzio, seinale, marka edo marrazkirik eginen.

* Parkeko bisitariek ez dute hondakinik, zaborrik edo isuririk bota behar eta, era berean, ez dute kutsadura sor dezakeen ekintzarik egin behar.

* Parkean isiltasuna behar da, naturaren soinua entzuteko eta animalien nahiz pertsonen lasaitasunerako.

* Debekatua dago Parkeko faunaren lasaitasuna nahasteko moduko trabak egitea, haiei kalte eragitea, haien atzetik segika ibiltzea, animaliak harrapatzea eta, halaber, debekatua dago animaliak ugaldu, elikatu eta aterpetzeko lekuak suntsitu eta kaltetzea.

* Debekaturik dago ibilgailu motordunetan ibiltzea Parke barnean.

* Parkea ahalik eta hobekien mantentzeko, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuak eta Parkeko Administrazioak bisitarien sarrera mugatzeko eskubidea izanen dute halako une jakin batzuetan. Halaber, ez dute inolako erantzukizunik bere gain hartzen bisitariei gerta lekizkiekeen kalteengatik Bertizko Jaurerria Natur Parkean dabiltzan bitartean.Gainerako arauetarako, ikus indarrean dagoen Erabilera eta Kudeaketa Plan Zuzentzailea.