|
Ingurumen-hezkuntzako jarduerak egiteko leku paregabea da Bertiz.
Parkeak eskaintzen duen hezkuntza-jardueraren helburua da ikasleak naturgune babestu honetara eta haren ingurunera, hots, Kantauri ibarretara hurbiltzea. Ezaugarri fisiko, biologiko, sozial eta kultural nagusiak erakutsiko dizkiegu, haien balio guztiak ezagutzea erraztu nahi du, azken finean. Hezkuntza-baliabide gisa, Bertizko Natur Parkeak honako hauek ditu: Naturaren Interpretazio Zentroa, lurraldearen maketa, ikus-entzunezko aretoak, jauregiko erakusketa ibiltariak, lorategi historiko-artistikoa, jolas-zelaiak, jolas-eremuak eta 2.000 hektarea baso baino gehiago.
Eskola Programaren bisiten egungo eskaintza kontsulta dezakezue hemen:
Bertizko Jaurerriko Parke Naturaleko Eskola Programa 2025/2026 (pdf)
ERRESERBA EGIN AURRETIK:
Irakasleek jarduera osoan egon behar dute taldearekin.
Bisitak euskaraz edo erderaz egin daitezke.
Programako bisitak erreserben egutegian gaitutako eta eskuragarri dauden egunetan soilik egin daitezke (okupazioa izen-ematearen ordenaren arabera).
Jarduera bakoitzak 1h30min irauten du. Egun berean bi jarduera konbinatu daitezke goiz osoa erreserbatuz.
Naturgune bat denez, bisitaren garapena baldintza meteorologikoek baldintzatu dezakete, eta egoera jakin batzuen aurrean, bertan behera gera daiteke. 2025/2026 ERRESERBEN SISTEMA:
Erreserbak Google calendar aplikazioaren bitartez egin behar dira, urrengo estekan: https://calendar.app.google/WH4tPLFdoR69GsZy6
ERRESERBAK EGITEKO JARRAIBIDEAK:
Erreserba egin baino lehen, ziurtatu aurreko atalean adierazitako informazioa duzula. Kontsultatu egutegian erreserba egiteko zer egun eta ordutegi dauden. Bisita egiteko eguna eta ordutegia aukeratu: Jardueretako bat bakarrik egin behar baduzute, aukeratu ordutegi eskuragarrietako bat (hasiera 10:00etan edo 12:00etan). Egun berean bi jarduera konbinatu nahi baduzute, erreserba bakarra egin behar da jarduera-mota bakoitzerako, bata 10:00etan eta bestea 12:00etan.
Bete ezazu erregistro-inprimakia.
Erreserba amaitzean, aplikazioaren e-mail automatiko bat iritsiko zaizu, eskaeraren laburpenarekin. Erreserba Parke Naturaleko taldeak berretsi beharko du, aplikazioaren bidez eskatutako hitzordua baliozkotuz eta bisitaren berrespen-orria jasotzen duen mezu elektroniko bat bidaliz Parke Naturaleko posta elektroniko ofizialetik (cinberti@navarra.es), eskaera bidali eta 3 eguneko epean. Eskaera bidali eta 3 eguneko epean ez baduzu baieztapen-mezurik jasotzen, jarri harremanetan Parkeko taldearekin cinberti@navarra.es edo 948 59 24 21 telefono-zenbakiaren bidez. Azkenean ezin baduzue hitzartutako bisita egin, mesedez, jar zaitezte harremanetan Parke Naturalarekin, hitzordua libre uzteko eta beste talde batzuentzat eskuragarri egon dadin. Zalantzarik izanez gero, Parke Naturaleko taldearekin harremanetan jar zaitezke cinberti@navarra.es helbidean edo 948 59 24 21 telefonoan.
|