Erliebea Inprimatu
Bertiz. Vista aerea de Aizkolegi
Bertizko Jaurerriko erliebea moderatua da erdigunean: arro txiki itxiz egituratua dago, tontor ugari daude, bai eta sakonuneak ere. Beraz, egitura konplexu xamarra du. Erliebea malkartsuagoa da ipar-mendebaldeko muturrean dauden aldapa pikoetan. Altueran ere bada alde handia toki batetik bestera. Horrela, bazter apalenak Jauregiaren inguruan daude, 150 metrokoak baitira. Aldiz, Parkeko tokirik garaiena Aizkolegiko kaskoa da. Zehazki, 841 metro ditu.Zenbaitetan, bide laburrean pasatzen gara altuera batetik bestera. Horrek erran nahi du mendi hegalak oso spikoak direla.Oro har, Bertizko Jaurerriaren orientazioa hauxe da: ipar-ekialdea/hego-mendebala. Hori dela eta, Bertizko bazter zabal-zabalak eguzki aldean daude. Gutxiago dira, baina ipar-mendebaldera begira dituen bazterrak ospelak dira.