Hegaztiak Inprimatu
Bertiz. Pícido.
Bertizko Jaurerriaren Natur Parkeko hegazti habiagile nagusiak pizidoak, sitidoak, zertidoak eta paridoak dira, eta pagadi, harizti eta haltzadietan bizi dira. Era askotako hegaztiak daude, urte osoan gainera. Horrek agerian uzten du Natur Parke honetako oihanen heldutasun maila handia.Horrela, urte osoan bizi direnen artean, hauek aipatuko ditugu, besteak beste: garrapoa, kaskabeltz txikia, pinu-kaskabeltza eta amilotx mottoduna. Pizidoen taldea atzera doa Europa osoan, eta Bertizen hauek ageri dira: okil berdea, okil beltza, okil handia eta okil txikia. Okil gibelnabarra eta okil ertaina bezalako beste batzuk aipatuak izan dira.Azkenik, Parkeko oihan gainetik hegan dabiltzan eta inguruan habia egiten dutenen artean hauek daude: sai arrea, sai zuria, arrano sugezalea eta belatza.