Arrainak Inprimatu
Parque Natural Señorío de Bertiz
Bertizko erreka ugariek ur garbia eta gardena dakarte, oxigenatua. Erreka horietan hainbat arrain klase bizi dira. Horietako batzuk migratzaileak dira, aingira eta izokina bezala. Beste batzuk, ordea, hemen bizi dira urte osoan, konparazio batera, amuarrain arrunta, ugaria benetan.Burtaina erraten zaion arraina ere bizi da. Iberiar penintsulako arrunt toki gutxitan ageri da: Nafarroako Kantauri aldeko toki batzuetan eta Aran haranean.