Klima Inprimatu
Parque Natural Señorío de Bertiz
Bertizko Jaurerriko klima ozeanikoa da, Kantauri itsasoaren eraginpean dago, tenperatura leunak dira eta euri handia egiten du. Beraz, klima hiper-hezea da, ultrahiper-hezea erraten zaiona. Bertizko klimaren ezaugarri berezkoena euri handia da, hots, 2.000 litro metro karratuko urtean eta hortik gora. Urte osoan egiten du euria, udan gutxiago, eta elur gutxi botatzen du. Bertizko Jaurerrian ere lainoa aipatu behar da, egun lainotsu aunitz izaten baitira. Horrek hezetasun iraunkorra ematen dio giroari. Beraz, hortik datoz gehienbat lurralde honek naturaren aldetik dituen ezaugarriak.

Urteko tenperatura 13,7 gradu zentigradokoa da, bana beste. Ez dago alde handirik hilabeteen artean: neguak leunak izaten sdira eta udak freskoak. Neguan izotz gutxi izaten da. Horregatik, landareak ederki hazten dira, bai hemengoak, bai landutakoak. Uda partean, haize nagusia ipar haizea izaten da, bai eta ipar-mendebala ere. Haize horiek itsasoko airea dakarte, udako berotasun handiaren leungarri