Erabilera publikoko eremua Inprimatu
Parque Natural Señorío de Bertiz
Erabilera Publikoko Eremuak toki hauek biltzen ditu: sarrera Erreparatzeatik eta Bidasoa ibaiko zubitik, aparkalekua, Jaurerriaren hegoaldeko landak, zuhaiztiak eta jolas lekuak, Balangondoa, Parkeko Harrera eta Argibide Zentroa, harrera egin eta txartelak saltzeko etxola, Turismo Bulegoa, Naturaren Interpretazio Zentroa, Lorategi Historiko Artistikoa, Kotxetegia, Jauregia, Añeri, Lorategi Botanikoa, Baso Mintegia, Zabala Etxea eta bertako landa, gisu-labea eta ikaztobia eta Zabala Etxearen ondoko zuhaiztia. Eremu honek 22,1 hektareako azalera du.
Parque Natural Señorío de Bertiz
Lorategi Historiko-Artistikoa
Bertizko lorategiak 100 urte baino gehiago ditu. Beharbada Natur Parkeko altxorrik baliotsuena da. Bide eta bidexka bihurriz osatutako sare ederra da, era askotako zuhaitz handiz, landare-hesiz, zuhaixkaz eta loregunez inguraturik; espezie autoktonoen lagin ugaria dago, bai eta landare exotiko aunitz ere. Eiteari edo arrarotasunari ikusita, nabarmentzeko modukoak dira: likidanbarrak, haginak, hibak, Louisianako nekosta, zefalotejoa, sekuoiak, zedroak, ginkoak, limoiondoak, kameliak, azaleak, hortentsiak, glizinak, banbuak...

Botanikari begira duen aberastasunaz gain, nabarmentzekoak ere badira paisaia ederrak. Gainera, urmaelek, zubi txikiek, glorietek eta edertasun handiko beste elementu batzuek -esaterako, behatokiak eta kaperak, bi-biak Art Nouveau erraten zaionaren harribitxiak- halako giro berezia duten txokoak sortu dituzte. Bere multzoan ikusita, argi dago XIX. mendetik XX.erako aldaketa hari dagokion edertasun paregabearen aurrean gaudela.

Zentzu-Ibilbidea