Boluntaroak Inprimatu

Joan den uztailaren 31n Parkeko Batzordeko kideekin egin zuen bileran, Foru Gobernuak nabarmendu zuen, besteak beste, ingurumen boluntariotzaren kontzeptua sartu nahi duela Bertizko Parkean eta horretarako “egin litezkeen jardueren eta langile boluntarioei prestakuntza emateko proposamen bat” egingo duela.

Natur parkeetan boluntario aritzea ohiko praktika da nazioartean. Espainian, ordea, desberdina da egoera tokiaren arabera. Adibidez, parke nazionaletan, boluntariotza programa bat dago. Ingurumen Ministerioaren Parke Nazionalen Organismo Autonomoak bultzatzen du eta sareko guneetan gobernuz kanpoko erakunde desberdinek gauzatzen dute. Programa horri buruz gehiago jakin nahi izanez gero, sartu HEMEN, Parke Nazionalen Boluntariotzako Programaren web orrian bertan.

Autonomia erkidegoetan ere desberdina da egoera. Badira ingurunean boluntario aritzeko esperientzia interesgarriak, horietako batzuk inguru babestuetan. Haien berri izan nahi izanez gero, sartu ingurumen boluntariotzako ekimenen direktorio honetan. Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioaren webgunean dago. 

Nafarroan, Nafarroako Ingurumen Boluntariotzako Programak –Nafarroako Gobernuak bultzatzen du, Nafarroako Ingurumen Baliabideen Zentroaren Fundazioaren bidez– eta ibaiak hobetzeko helburua duen programa horren atalak –Nafarroako Ingurumen Boluntariotzaren Programa, Ibaien atala– ingurunea hobetzean parte hartzeko ekimen desberdinak bideratu, sustatu eta teknikoki lagundu dituzte. Ekimen horiek gehienetan tokian-tokian sortu dira, eta Nafarroako Kutxaren Fundazioaren edo ”la Caixa”ren finantza laguntza izan dute. 

Lehen paragrafoan esan den moduan, Nafarroako Gobernuak boluntariotzaren kontzeptua sartu nahi du Bertizko Parkean. Hain zuzen, une honetan jardueren proposamena prestatzen ari da. Logikoki, Parkearen inguruko edo gure komunitateko gainerako tokietako pertsonek parte hartu beharko dute, baldin eta boluntarioki lagundu nahi badute Parkearen ondarea zaintzen eta hobetzen. Kasu bakoitzean, behar den prestakuntza emango zaie pertsona horiei Parkean. Parte hartzeko jardunaldi horien deialdia Parkeko hedabide desberdinetan iragarriko da: webgunea, Twitter eta Facebook.