Bertizko basoko bidexkak ibiltzeko moduan daude berriro.
Azken asteetako haize bortitzen eta euriteen ondoren, mantentze lan batzuk egin dira berriro gozatu ahal izateko, bereziki orain, udazkeneko koloreak ikusten hasi garenean 
Hala ere, gogorarazi nahi dizuegu garrantzitsua dela eguraldiaren iragarpenari arreta jartzea, Bertizko basoa bezalako lekuetara egin beharreko bisita planifikatzeko eta egingo duzuen jarduerarako ekipamendu egokiarekin joateko.
Informazio gehiago cinberti@navarra.es webgunean eta 948 59 24 21 telefonoan, irekita dagoen ordutegian.






