Hainbat hilabetez itxita egon ondoren, datorren larunbatean (urtarrilak 27) Naturaren Interpretazio Zentroa berriro ireki ahal izango dugu. Orain, eraikineko 3 solairuak mundu guztiarentzat irisgarriak izango dira, igogailuaren instalazioari esker.
Ekipamendua urtarrilean eta otsailean irekiko da: larunbat eta igandeetan 10:30etik 13:30era eta 15:00etatik 17:00etara.
Igogailuaren instalazioa % 100ean finantzatu da REACT EB baliabideekin, "REACT-UE 4. Helburu Espezifikoaren bidez. Nafarroako 2014-2020 EGEF Programa Operatiboko "ekonomia berderako trantsizioan laguntzen duten inbertsioei laguntzea", COVID-19aren pandemiari Europar Batasunak emandako erantzunaren zati gisa.






