AlbisteakInprimatu

Ingurumenaren Mundu Eguna 2026

Ingurumenaren Mundu Eguna 2026 · Lorategietan ikusiko gara


Ekainaren 5etik 7ra, Bertizko Jaurerria Parke Naturalak Ingurumenaren Mundu Eguna ospatuko du, natura, basoa eta Lorategi Historiko-Artistikoa herritarrengana hurbiltzeko programa berezi batekin.

2026an, mundu mailako kanpainak klima-aldaketa izango du ardatz, #PorElClimaYa mezuaren bidez: planetak bidaltzen dizkigun seinaleei erreparatzeko eta etorkizun jasangarriago baten alde jarduteko deia.

Gainera, programa “Rendez-vous aux Jardins” / “Cita en los jardines” Europako ekimenaren barruan kokatzen da, parkeak, lorategiak eta paisaia-ondarea ezagutzera eta balioestera gonbidatuz.

  • Ekainaren 5a, 6a eta 7a
  • Lorategi Historiko-Artistikorako sarrera doakoa
  • Bisita gidatuak, basoaren interpretazioa, publiko guztientzako antzerkia, hegaztien eraztunketa zientifikoa eta lorategien eta zuhaitzen inguruko jarduerak.


Jarduera guztiak doakoak dira.

Plaza mugatuak.

Aldez aurretik izena eman behar da.

Informazioa eta izen-ematea:

  • cinberti@navarra.es
  • 948 59 24 21


#IngurumenarenMunduEguna #PorElClimaYa #LorategietanIkusikoGara #RendezVousAuxJardins #Bertiz


Ingurumenaren mundu eguna 2026 kartela

Lorategian ikusiko gara 2026 kartela