Eskola bisitk adostu

Eskola bisitk adostu

Natur Parkera eskola-bisita egiteko, beharrezkoa da aldez aurretik erreserba-sistema honen bidez hitzartzea.

UDAZKENEKO KANPAINA

Kontsultatu egungo eskaintza: Bertizko Jaurerriko Natur Parkearen eskola-programa (2022/2023 ikasturtea- Udazkeneko kanpaina)

Erreserba egitean kontuan hartu beharreko alderdiak:

  • Doako jarduera.
  • Gehienez: 2 gela/jarduera
  • Bisitak euskaraz edo gaztelaniaz egin ahal dira.

Eskola-bisitak urriaren 1etik azaroaren 15ra egiten dira, astearte, ostegun eta ostiraletan, jaiegunetan izan ezik.

Natura Intepretazio Zentroak eta Parke Naturalak. Bisitak adosteko online sistema.

Erreserba egiteko, aukeratu egutegiko egun erabilgarrien artean eta bete formularioa.

Mesedez, jarri arreta berezia jardueraren ordutegia aukeratzean, egin nahi duzun bisita-motaren arabera:

  • 1 ordu eta 30 minutu irauten duten jardueretarako, 10:15etik 11:45era edo 12:00etatik 13:30era bitartean aukeratu daiteke.
  • Jarduera konbinatuetarako, ordutegi osoa aukeratu behar da: 10:15etik 13:30era

Mesedez, adierazi IRUZKINAK atalean egin nahi duzun bisitaren/jardueraren izenburua eta taldearen maila.

Erreserba-prozedura amaitutakoan, eskaera berresteko mezua agertuko da. Erreserba parkeko taldeak berretsi beharko du posta elektronikoz (cinberti@navarra.es) eskaera bidali eta gehienez ere 3 eguneko epean. Eskaera bidali eta 3 eguneko epean baieztapen-mezurik jasotzen ez baduzu, mesedez, jar zaitez harremanetan parkeko taldearekin cinberti@navarra.es helbidean edo 948 59 24 21 telefonoan.


Natura Intepretazio Zentroak eta Parke Naturalak. Bisitak adosteko online sistema.


Bisita egin nahi den eguna libre ez badago, itxaron-zerrendan izena eman daiteke; bestela, Nafarroako Gobernuko sareko beste ekipamendu batzuen hezkuntza-eskaintza ere kontsulta dezakezu:

Erreserba-prozesuan edozein zalantza edo arazo izanez gero, jarri harremanetan parkeko taldearekin cinberti@navarra.es helbidean edo 948 59 24 21 telefonoan.


Hemen saka dezan zure erreserba baliogabetu nahi baduzu

Beste hurbil Parke edo Zentroak

Listados por proximidad al actual.