Ingurumen-hezkuntzako jarduerak egiteko leku paregabea da Bertiz.
Parkeak eskaintzen duen hezkuntza-jardueraren helburua da ikasleak naturgune babestu honetara eta haren ingurunera, hots, Kantauri ibarretara hurbiltzea. Ezaugarri fisiko, biologiko, sozial eta kultural nagusiak erakutsiko dizkiegu, haien balio guztiak ezagutzea erraztu nahi du, azken finean. Hezkuntza-baliabide gisa, Bertizko Natur Parkeak honako hauek ditu: Naturaren Interpretazio Zentroa, lurraldearen maketa, ikus-entzunezko aretoak, jauregiko erakusketa ibiltariak, lorategi historiko-artistikoa, jolas-zelaiak, jolas-eremuak eta 2.000 hektarea baso baino gehiago.
- Kontsultatu eskola-bisiten egungo eskaintza dokumentu honetan: Bertizko Jaurerriko Natur Parkearen eskola-programa (2021/2022 ikasturtea)
- Egin erreserbak atal honetan: Erreserbak / Eskola-bisitak
Bertizko Jaurerriaren Natur Parkea
Oieregi-Bertizarana 31720 Nafarroa
Harremanetarako eta erreserbak egiteko telefonoa: 948 592 421
Faxa: 948 592 422
E-posta: cinberti@navarra.es