Herriak Inprimatu
Parque Natural Señorío de Bertiz
Herri handienak ibar nagusietako hondoetan daude, inguru lauetan. Gainerako ibarretan baserri ugari daude, hau da, barreiaturiko etxeak. Hona hemen herri nagusiak: Doneztebe, Bera, Lesaka, Sunbilla eta Elizondo. Herri horiek eskualde honetako jendetsuenak dira eta horietan ere ekonomia-jarduera gehienak egiten dira.

Horrela, bizilagunak oso barreiatuak bizi dira elkarren artetik hurbil dauden herri txikietan, baina gehienak baserrietan. Elkarketa txiki horiek ez dute administrazio izaerarik.