Ekonomia Inprimatu
Valles cantábricos de Navarra. Caserío
Bertizko Natur Parkea, Arane baserria  
Baserria
Mendian bakarturik dagoen etxea da. Nekazaritza eta abeltzaintza ustiatzeko modu tradizionala da, familia-unitate baten esku dagoena. Baditu etxebizitza, nekazaritzako eta abeltzaintzako lurrak, bai eta bordak ere. Lursailen arteko mugetan oihan txikiak eta landare-hesiak daude. Halako sare bat osatzen dute eta horrek paisaia aberastu eta garrantzi handia du ekologiari begira.

Nekazaritza eredu nagusia laborantza atlantikoa da, hau da, hainbat gauza lantzen dituzte: artoa, patata, babarrunak, bazka-erremolatxa eta arbia. Alor berdinetan ereiten dituzte, txandaka. Horren osagarri, baserri bakoitzak badu bere baratzea, etxeko kontsumorako. Kanpotik ere etorri da espezie berririk. Esate baterako, giro leuneko ibar heze hauek bazter ezin hobeak dira kiwiarendako, mardul hazteko.


Valles cantábricos de Navarra, ovejas latxas.
Kantauri ibarrak, latxak. 

Kantauriko ibarretako azienda honela osaturik dago: ardiak, behiak eta txerriak. Haragi behia izaten da gehiena eta hemengo arraza behigorria da, Pirinioetako behia, alegia. Hemengo ardia latxa-ardia da. Nonbait izena heldu zaio ardiaren artilea latza delako. Ardi hori oso ongi moldatua dago eurira, euri handia egiten baitu. Latxa-ardiak mendira jotzen du, bere kasa ibiltzen da. Ekoizpen estentsiboan, bere ekoizpen zikloa bazkalekuetako ziklora egokitu du.

Esne-bildotsak kalitate handikoak dira, baina latxa-ardiaren ezaugarria bere esnea da, esne bikaina ematen baitu, arrunt gazta goxoak egitera bideratua. Buru bakoitzak 250 litro esne ematen ditu urtean. Kilo bat gazta egiteko, 6 bat litro esne behar dira.


Valles cantábricos, turista en el Parque de Bertiz
Kantauri ibarrak, Bertiz parkearan
bisitaria. 

Industria
Industriak leku nabarmena du ibarrotako ekonomian. Metalgintza da nagusi, industrian ari diren langile guztien erdia baino gehiago metalgintzakoak baitira. Azpimarratzekoa da lanabesen fabrikazioa.

Turismoa
Ia herri guztietan badira hotelak eta jatetxeak. Aukera ederra dago hemengo sukaldaritza tradizionala ahogozatzeko. Behar bezalako ospea duten produktu naturaletan oinarritutako sukaldaritza da.

Betiko familia giroa ezagutu eta landa bizimodua ikusi nahi duen bisitariak eskura du ibarrotako landetxe sare zabala.

Gure eskualde honetako ezaugarri fisikoek eraginik, komunikazioak ibai eta erreken parean eraiki behar izan dira. Aspaldiko bide horietako batzuk bidexka bihurtu dira, jendea paseoan ibili eta naturarekin harremanetan sartzeko.