Arkitektura Naturak eman ditu arkitekturaren funtsezko osagaiak: harria eta zura. Hala gertatzen da, bai baserrietan, bai etxe noble eta jauretxetan. Jauregi eta jauretxetan armarriak ageri dira eta horrek etxe horien sortzaileen jatorri noblea erakusten du. Etxeak azalera handia du, hiru solairutan banatua. Zenbait etxetan familiako belaunaldi bat baino gehiago bizi izan dira. Arkitekturan aunitz erabili da Baztango hare-harri gorria. Harri horrek sendotasuna eta berezitasuna ematen dizkie eraikuntza historikoei, bai eta gainontzeko etxeei ere. Euri asko egiten du. Hori dela eta, eraikinei bi isurialdeko teilatu zabal eta sendoak paratzen dizkiete. Eraikin historiko aunitz ederki txertaturik daude ibar hauetako hiri-paisaietan: elizak, jauregiak, udaletxeak. Iragan noblearen lekukotasun biziak dira. Herrietan badira zubi aunitz bai Bidasoaren gainean, bai gainontzeko erreketan. Zubi horien bidez, herri batzuk handitu egin dira, hiriguneak errekaz bestalderaino eramanez. | |
Tradizioa Olentzero ikazkin zaharren ikurra da. Gabon gauean, oihanetik herrietara jaisten da. Zenbait herritan beren dantzak dituzte eta herriko festetan aritzen dira dantza horiek ematen. Elizondon, mutil-dantzetan aritzen dira uztailaren 25eko festetan, txistuak eta danbolinak lagundurik. Herriko festetan, Lesakako dantzariek Onin errekako bi aldeetan dantzatzen dute. Errekak bereizitako auzoen batasunaren ikurra dira dantzariak. | ![]() |
Artisautza Ezpela sukaldeko tresnak egiteko erabiltzen da. Bestelako gauzak ere egiten dituzte eskualde honetan: harria landu, gaztainaz egindako saskiak, forjaketa, joareak. Herri kirolak Aizkolariek enborrak mozten dituzte; harri-jasotzaileek harriak altxatzen dituzte. Horra, besteak beste, hemen sortutako kirolak, herri kirolak, alegia. Lurreko produktuetan oinarriturik, betiko sukaldaritza goxo-goxoa da eta hauek dira osagai nabarienak: haragiak, barazkiak eta arrainak, behi-haragia, bildotsak, usoak, amuarrainak eta izokinak eta, horrekin batera, babanabarra eta onddoak. Hauek dira inguru honetan gehien gustatzen zaizkien plateretako bi: txahalkia onddoekin eta Bidasoako izokina. Postretan ere bada zer jan, eta esnekiak nabarmentzekoak dira, esaterako, gaztanbera (mamia). Piperropilak eta Sunbillako kanutilloak ere arrunt goxoak dira. | ![]() |