Ohian ziurtagiria Inprimatu
“Bertizko Jaurerria” Nafarroako Oihan Ondareko lur sailak oihan kudeaketa iraunkorreko ziurtagiria du, PEFC sistemaren bidez.
Oihan Ziurtagirien helburua da azken kontsumitzaileari erakustea ekonomia, gizarte eta ingurumen iraunkorreko alderdiekin bat datorren oihan kudeaketa egiten eta bultzatzen dela.
Kudeaketa praktika edo jardun horien egokitasun ebaluazioa aldian behin egiten da, ziurtagiriak emateko sisteman ezarrita dagoenaren arabera, eta kanpoko auditoretza enpresa independenteek egiten dute.

Hartara, eta ziurtagiriak emateko auditoretzak gainditu ondotik, berma daiteke baso hauetan  ingurumena eta inguruko sozioekonomia errespetatzen duten praktika batzuen arabera egiten dela oihan kudeaketa. 

“Bertizko Jaurerria” Nafarroako Oihan Ondareko lur sailaren barnean ziurtagiria duen eremua bat dator Bertizko Jaurerria Natur Parkearen eremuarekin eta mugekin. 
Oihan kudeaketa iraunkorraren printzipioekin, irizpideekin edo adierazleekin lotuta, ziurtagiriak lortzeko prozesuari buruzko edozein zalantza azaltzeko, edozein iradokizun egiteko edo iritzi emateko, erabili webgune honetan adierazitako harremanetarako helbidea.
Ziurtagirien sistemari buruzko argibide gehiago izateko:
PEFC sistema: www.pefc.org, www.pefc.es