Mapa – Gida. Bidexkei buruzko informazioa hemen deskargatu.
AIZKOLEGI (bide berdea)
Aizkolegiko kaskoa (830m), Bertizko lekurik gorena da. Kasko honetatik, Bertiz osoa eta inguruko ibarrak arras ongi ikusten dira. Azken jabeek udako jauregia eraikiarazi zuten, baina hondatua dago.
Luzera: 11km gutxi gorabehera Parke barrenero oihan pista nagusian barna. Kilometroak adierazten dituzten mugarriak bide bazterrean daude, eskuinaldean.Desnibela: 680 m. Ibilbide osoa joan eta etorri: 22km gutxi gora behera. (aparkalekua-Aizkolegiko kaskoa-aparkalekua).Bataz besteko denbora, gutxi gora-behera: 6 - 7 ordu.
ITURBURUA (bidexka beltza)
Bide hau Suspirokoaren aldaera da, baina motzagoa. Bidexka Suspiroko basabidearekin elkartzen da behin Suspiroko iturburua pasatuta eta izen bereko erreka gurutzatuta. Aldi berean, pista hau Aizkolegikoarekin elkartzen da, aparkalekutik 2,4 km-ra.
Luzera: 3km gutxi gorabehera bidexka eta pistetan barna. Desnibela: 180 m. Ibilbide osoa: 6km gutxi gora behera (aparkalekua -aparkalekua).Bataz besteko denbora, gutxi gora-behera: 2 ordu.
AIZKOLEGI-PLAZAZELAI (bidexka horia)
Bide honi “lastoaren bidea” erraten zaio. Izan ere, Ziga senar-emazteek Aizkolegiko pista egin ondoren, baimena ematen zuten lastoz beteriko orgak baserri mugakideetarino eramateko, Baztango Orabidea auzora joateko bideak oso txarrak baitziren.
Luzera: 2,5km gutxi pistan eta oihan bidean barna. Malda gogorra eta luzea da.Desnibela: 290 m. Ibilbide osoa joan eta etorri: 5km. (Plazazelaiko ataka-Aizkolegiko kaskoa- Plazazelaiko ataka).Bataz besteko denbora, gutxi gora-behera: ordu bat.
IRRETARAZU (bidexka urdina)
Irretarazuko bidea Parkearen pista nagusitik abiatzen da, txondorraren parean. Ibilbidean barna ikusiko ditugu usadiozko oihan erabileren arrastoak, azaltzeko interpretazio panelekin: ikazkintza, artzaintza, gaztainak gordetzeko eraikuntza txikiak, … Bideak Aizkolegiko pistaraino eramanen gaitu, aparkalekutik 3,6 km-ra. Luzera: 7km gutxi gorabehera bidexka eta pistetan barna. Desnibela: 200 m. Ibilbide osoa: 11km (aparkalekua -aparkalekua). Bataz besteko denbora, gutxi gora-behera: 3,5 - 4 ordu.
PLAZAZELAI (bidexka morea)
Plazazelaiko ataka (540m.) Bertizko Jaurerria eta Baztan arteko muga da.Luzera: 8 km oihan pistetan barna. Desnibela: 390 m.Ibilbide osoa joan eta etorri: 16km gutxi gora behera. (aparkalekua-Plazazelaiko ataka-aparkalekua). Bataz besteko denbora, gutxi gora-behera: 5 ordu.Hauxe da txirrindulariendako baimendurik dagoen ibilbide bakarra.
SUSPIRO (bidexka gorria)
Ibilbide hau Irretarazukoaren aldaera da, baina motzagoa. Bidexka Suspiroko oihan pistarekin elkartzen da eta horrek Aizkolegiko pistaraino eramanen gaitu, aparkalekuitk 2,4 km-ra.
Luzera: 5km gutxi gorabehera bidexka eta pistetan barna. Desnibela: 200 m.¡Ibilbide osoa: 9km (aparkalekua - aparkalekua). Bataz besteko denbora, gutxi gora-behera: 2,5 - 3 ordu.
ERREPARATZEA (bidexka laranja)
Ibilaldi txiki hau Bidasoa ibaiaren bazterrean barna doa, Parkeko sarrera nagusitik Erreparatzeako zubi eta jauregiraino. Bide hau Bertizko sarbide nagusia izan zen Oronoz-Mugairiko zubia eraiki artean.
Luzera: 700 m. bide zaharrean barna.
Desnibela: Bide laua da.
Ibilbide osoa joan eta etorri: 1,5 km gutxi gorabehera. (aparkalekua-Erreparatzeako zubia-aparkalekua).
Bataz besteko denbora, gutxi gora-behera: ordu erdia.