AlbisteakInprimatu

Imajinatzen duzu natura etxetik atera gabe bisitatzea?

Proposamen bat dugu zuretzat... Ibilaldi bat egingo dugu basoan zehar, hango biztanle misteriotsuak ezagutzeko, ehunka urteko zuhaitzen artean paseatzen.

Bertizko Jaurerria modu birtualean bisitatzeko proposamena da. Bi egunetik behin, informazioa bilatzera jolastuko gara, parkeko koadernoko jarduerak osatu ahal izateko eta, horrela, haren mirariak ezagutzeko. Galdu egingo duzu?

Hemen aurkituko dituzu proposamenaren xehetasunak.

JARRAITZEN DUGU!!!!!!!


JARDUERA BERRIA 10. EGUNA: Zuhaitz bat hiltzen denean…

Zuhaitz bat hiltzen denean, elikagai eta habitat bihurtzen da animalia eta landareentzat, hezetasun eta mantenugaien erreserba, malden egonkortzailea, materia organikoa birziklatzeko zentroa, nitrogenoa eta karbonoa finkatzen dituena... basorako oso baliagarria izaten jarraitzen du.

Aztertu eta aurkitu informazioa Parkearen web orrian, eta osatu 10. fitxa.


JARDUERA 9. EGUNA: Okilak.

Ba al dakizu Bertizko Jaurerria Iberiar Penintsulako leku bakarra dela bere habitatean Iberiar penintsulan bizi diren zazpi okil espezie dituena? Faunaren barietate hori natur parke honen kontserbazio onaren adierazle da; izan ere, zuhaitz handi eta ondo kontserbatuak dauden baso helduetan bakarrik bizi dira okil horiek.

Sartu www.seo.org web orrian eta saiatu asmatzen zein diren lehen aipatutako txori horiek.

9. fitxa bilatu eta osatu ezazu.


JARDUERA 8. EGUNA: Fauna

Bertizko Jaurerriko basoaren kontserbazio egoera onak baso atlantikoetako fauna ugaria eta askotarikoa izatea ahalbidetzen du.

8. fitxa bilatu eta osatu ezazu.


JARDUERA 7. EGUNA: Basoa kudeatzea

Basoa kudeatzeko, Bertizen, pertsona askok egiten dugu lan parkea zaindu eta mantentzeko. Bilatu Parkearen web orrian, Naturaren Interpretazio Zentroaren liburuxkan Bertiz zaintzen lan egiten duten pertsonak eta egiten dituzten lanak.

Ondoren 7. fitxa bilatu eta osatu ezazu.


JARDUERA 6. EGUNA: Basoa

Bertizek duen eremurik zabalena basoa da... baina, ez da zuhaitz multzo bat soilik. Zuhaixkak, belarkiak, goroldioak, iratzeak, likenak, onddoak eta animaliak ere badaude.

Baina jakingo al zenuke esaten zein diren Parkeko baso mota nagusienak? Bilatu parkeko web orrian, Naturaren Interpretazio Zentroaren liburuxkan Bertizko baso mota nagusiak nola deitzen diren.

6. fitxa bilatu eta osatu ezazu.



JARDUERA 5. EGUNA: Euria egingo du?

Bertizko paisaia berdeak euri asko egiten duela adierazten du. Kantauri itsasoa gertu dagoenez, tenperatura leunak eta euri egun asko ditugu urte osoan.

Naturaren Interpreatzio Zentroaren liburuxkan, bilatu eskatzen dizkizugun datuak.

5. fitxa bilatu eta osatu ezazu.


JARDUERA 4. EGUNA: Bertiz, Parke Naturala

Bertizko Jaurerria Natur Parke izendatu zen 1984. urtean, helburu hauek lortzeko:

-  Elementu natural guztiak (animaliak, landareak, lurzorua, paisaia eta abar) babestea eta kontserbatzea.

- Naturan hezkuntza jarduerak egitea, baita turismo eta kultura jarduerak ere.

- Leku horiek dituzten elementu natural guztiak aztertu eta ikertzea.

Baina... badakizu zer esan nahi duen Bertiz Natur Parkea izateak?

Ikus dezagun... 4. fitxa bilatu eta osatu ezazu.




JARDUERA 3. EGUNA: Historia pixka bat

Bertizko historia urte askotakoa da. XIV. mendetik, Jaurerria Bertiztarren familiakoa izan zen, baina aurreko mendean finka azken jabeen esku geratu zen: Pedro Ciga eta Dorotea Fernández.

Parkeko web orrian historiako data garrantzitsu batzuk bilatzea proposatzen dizugu, eta horietako bakoitzak duen informazioarekin idazlan txiki bat idaztea Bertizko Jaurerriaren historia kontatzeko.

3. fitxa bilatu eta osatu ezazu.


JARDUERA  2. EGUNA: Kantauriko Haranetan

Bertizko Jaurerriarekin harremanetan jarri aurretik, interesgarria izango litzateke non dagoen jakitea.

Bizi zaren herritik edo hiritik, zer ibilbide egin behar duzu gu bisitatzeko?

Interesgarria litzateke, halaber, Bertiz inguratzen duten haranen ezaugarriak ezagutzea: Kantauriko Haranak.

Parkeko web orrian bilatuz, galdera hauei erantzun diezaiekezu:

Zertan lan egiten dute Kantauriko haranetako emakume eta gizonek?

Nolakoak dira hango herrietako etxeak? Non daude?

Esan dezakezu bizirik dirauten tradizioren bat?

2. fitxa bilatu eta osatu ezazu.


JARDUERA 1. EGUNA: Zer da Bertizko Jaurerria?

Gaur, ibilaldi birtuala hasiko dugu Nafarroako lekurik ederrenetako batera: Bertizko Jaurerria.

Egunez egun, hainbat jarduera proposatuko dizkizugu, leku horretako sekretu eta mirariak ezagutzeko.

Gaur, bisita birtualaren lehen egun gisa, Naturaren Interpretazio Zentroaren bideo-ikus-entzunezkoa ikustea proposatzen dizugu.

Zure gailuaren bolumena igo dezakezu, eta Bertizen magia bizi dezakezu, itsaso zaharretan murgildu, gailur berdeetan hegan egin, eta, batez ere, Lamia gazte baten eskutik, basoetan bizi diren izakiak ezagutu, baita Martin de Bertiz Jaunarekin eta haren aztore gogokoenarekin ere.

Bideoa amaitzean, 4 edo 5 esaldiko erredakzio labur bat idatz dezakezu, bideoan ikusi dituzun ideiak laburtzeko.

Zure datuak eta 1. fitxa osatu ezazu.