AlbisteakInprimatu

BERTIZKO BEIRATEEN ZAHARBERRITZEA

BERTIZKO BEIRATEEN ZAHARBERRITZEA

Nafarroako Gobernuak, Viana-ko Printzea Kultura Erakundea - Zuzendaritza Nagusiaren bidez, zaharberritu egin du Bertiz-en Jaurerriko kaperari itsatsitako markesinaren beirate modernista aberatsa. Gaur argia ikusi du lehen aldiz 30 urteetan bere zaharberritzearen zain gordeta egon ondoren.

Violeta Romero, Ondare Historiko Zerbitzuaren teknikari zaharberritzaileak, proiektua zuzendu du, eta Harri(d)ura eta Mikel Delika Vitrales enpresa espezializatuek egin dute lana.

Bertizko Natur Parkeak interes handiko hainbat beirate gordetzen ditu Jaurerriaren eraikin ezberdinetan: jauregia, kapera eta Aizkolegiko jauregitxoa. Beirate modernistaren zaharberritzea abiapuntu izan da Jaurerriko aleak aztertu eta babesteko. Lehengo jabeek, Pedro Ciga jn. eta Dorotea Fernández and. senar-emazteek, Casa Maumejeam etxeari enkargatu zizkioten Bertizko beirate hauek XX. mendearen hasieran garatu ziren estilo artistico ezberdinetara eramango zaituzte: Neoerrenazimendua edo Modernismoaren askotariko adibideak.

Erabat hondatuta zegoen 1908ko obra zoragarri hau berreskuratu da. Ikerketa, 1908 eta 1988 artean egindako argazkiak biltzea eta berreskuratutako zatiak sakontasunez aztertzea giltzarri izan dira gaur Bertizko Natur Parkean ikus daitekeen emaitzan.

Honen aurkezpena aitzaki hartuta, “BERTIZKO ARGIA” ALDI BATERAKO ERAKUSKETA zabaldu da, non, Violeta Romero, erakusketaren komisarioa den. Bertan beirateen zaharberritze prozesu eta testuingurua azaltzen da eta Bertiz-eko Natur Parkeak Jauregian, Kaperan eta Aizkolegi-ko Jauregian mantentzen dituen beirateen inguruan ere azalpenak ematen dira.

Erakusketa irailaren 29a arte ikus daiteke, astelehenetik igandera, 10,00etatik 13,30etara eta 16,00etatik 19,00etara.