AlbisteakInprimatu

Ingurumen hezkuntzako kanpaina

Datorren otsailaren 15ean, Ingurumen hezkuntzako kanpainan parte hartzeko inskripzio data irekiko da.

Hezkuntza maila desberdinetarako zuzenduta dagoen jarduera proposamena da, dagokien laguntzazko materialekin eta jardueraren garapena lortzeko erabili daitezkeenak.


Iraupenaren arabera hauek eskeintzen dira:

 

2  orduko jarduerak

 

-        10etatik 12etara eta 12etatik 14etara. Gosaria ordutegi honen kanpotik egiten da.

-        Taldea gehienez 60 ikaslekoa izanen da eta 3 irakasle gutxienez lagunduta joatea gomendatzen da. (Begirale eta irakasle bat 20 ikaslerentzako).

-        Jardueraren iraupen motza dela eta, taldea puntuala izateaz arduratuko da.

-        Ez da bisitaren aurre eta ondotik egin beharreko lanik. Taldeari irteera baino lehen orientazioren bat ematea gomendatzen da (izanen duen iraupena, jardueraren ezaugarriak, naturgunea non kokatzen den…).

-        Partehartzaile guztiak behar bezala identifikatuta etor daitezela gomendatzen da (izena pegatina batetan idatzita) begiraleekin komunikazioa errazteko helburuarekin. Euriarentzako zapata eta arropa egokiak ekartzea ere gomendatzen da, jardueraren zati bat kanpoan egiten baita.

-        Parkeko begirale taldeak taldearen eskuragarri jarriko ditu didaktiko – dibertimenduzko jarduerak garatzeko behar diren material guztiak.


 4 orduko jarduerak

 

-        10etatik 14etara. Gosaria jadueraren erdian egiten da.

-        Taldea gehienez 60 ikaslekoa izanen da eta 3 irakasle gutxienez lagunduta joatea gomendatzen da. (Begirale eta irakasle bat 20 ikaslerentzako).

-        Bisita egin baino lehenago eta bisita egin eta ondotik egiteko lana dago. Horretarako parkeko web orrian materiala eskuragarri dago.

-        Partehartzaile guztiak behar bezala identifikatuta etor daitezela gomendatzen da (izena pegatina batetan idatzita) begiraleekin komunikazioa errazteko helburuarekin. Euriarentzako zapata eta arropa egokiak ekartzea gomendatzen da baita ere, jardueraren zati bat kanpoan egiten baita.

-        Parkeko begirale taldeak taldearen eskuragarri jarriko ditu didaktiko – dibertimenduzko jarduerak garatzeko behar diren material guztiak. Landu beharreko fitxak ez ezik.

 

Ikastetxeak Parkeko orri ofizialean egin behar dute erreserba. www.parquedebertiz.es, erreserbak atalean.


Harremanetan jartzeko telefonoa eta posta elektronikoa: 948 592 421 eta cinberti@cfnavarra.es da.


Ikus ezazu hemen gure eskeintza