AlbisteakInprimatu

"OZTOPORIK GABE, HOBE!"

Erakusketan ederki laburbildua dago Kantauri aldeko ibaien arazo nagusia, hots, zatiketa, eta izokina, dagoenekoz, Elizondotik bost kilometrora iritsi delako albistea dakar. LIFE IREKIBAI proiektuaren baitan egina dago.

Bertizko Jaurerria Natur Parkean (Oieregi) ikusgai egonen da abenduaren 15etik urtarrillaren 30era bitartean. Ordutegia hauxe izanen da: 10:30etatik 13:30etara | 16:00etatik 17:00etara. Abenduaren 24an eta 31an 10:30etatik 13:30etara. Abenduak 25ean eta Urtarrilak 1ean eta 6an itxita.