AlbisteakInprimatu

"Bertiz-en argia" erakusketa

Bertizko Natur Parkeak interes handiko hainbat beirate gordetzen ditu Jaurerriaren eraikin ezberdinetan: jauregia, kapera eta Aizkolegiko jauregitxoa. Beirate modernistaren zaharberritzea abiapuntu izan da Jaurerriko aleak aztertu eta babesteko. Lehengo jabeek, Pedro Ciga jn. eta Dorotea Fernández and. senar-emazteek, Casa Maumejeam etxeari enkargatu zizkioten Bertizko beirate hauek XX. mendearen hasieran garatu ziren estilo artistico ezberdinetara eramango zaituzte: Neoerrenazimendua edo Modernismoaren askotariko adibideak.

Nafarroako Gobernuaren Kultura Zuzendaritza Nagusia – Vianako Printzea Erakundeak kanpoaldeko berinapean kokatuta dagoen beirate modernista zaharberritzea sustatu du. Horri esker, erabat hondatuta zegoen 1908ko obra zoragarri hau berreskuratu da. Ikerketa, 1908 eta 1988 artean egindako argazkiak biltzea eta berreskuratutako zatiak sakontasunez aztertzea giltzarri izan dira gaur Bertizko Natur Parkean ikus daitekeen emaitzan.

Erakusketa irailaren 29a arte ikus daiteke, astelehenetik igandera, 10,00etatik 13,30etara eta 16,00etatik 19,00etara