AlbisteakInprimatu

BERTIZKO JAURERRIKO MENDIKO BASOAK ZAINDU ETA HOBETZEKO JARDUKETAK, NAFARROAKO OIHAN ONDAREA ETA NATUR PARKEA

2020ko urriaren 20an, Bertizko Jaurerria Natur Parkeko basoari nabarmen eragin zion haizete batek. Ondorioz, zuhaitz asko erori ziren, eta bertze askok egoera ezegonkorrean geratu ziren, pistetan eta bidezidorreta erortzeko arriskuan.

Pista eta bidexka nagusietako zirkulazioa mozten zuten oinak kendu ondoren, basoak zaindu eta hobetzeko lanak egin behar dira, eroritako oinak kenduz eta oin arriskutsuak ebakiz, beharrezkoak baitira edozein arrisku mota saihesteko oinez doazen lagunentzat eta ekipamendu desberdinen segurtasunarentzat.

Jarduketa eremuak harrera eremuaren eta baso helduaren arteko trantsizio eremuan kokatzen dira.Parkean egiten den edozein jarduera 68/2008 Foru Dekretuaren bidez arautzen da. Dekretu horren bidez, Bertizko Jaurerria Kontserbazio Bereziko Eremua izendatu eta Erabilera eta Kudeaketarako III. Plan Zuzentzailea onartzen da.

Bertizko Jaurerriko mendiko baso-masak zaindu eta hobetzeko baso-tratamenduak Exotikoak Kontrolatzeko Planaren jarraibideen arabera egingo dira, Erabilera eta Kudeaketarako III. Plan Zuzentzailearen eta Bertizko Oihanak Antolatzeko Proiektuaren zati dena. Horrela, segurtasuna bermatu/areagotzeaz gain, espezie autoktonoen masak berreskuratzeko helburua beteko da, eta modu naturalean masa misto autoktonoak ezartzea erraztuko da.

Kudeatzen den espeziea haritz amerikarra da (aloktono inbaditzailea).

Bestalde, eroritako zuhaitzek kaltetu dituzten parkeko pista nagusiak egokitu behar dira, behar bezala kudeatzeko.

Lehen aipatutako jarduerak garrantzi handikoak direnez, lehentasuna emanen zaie basora jende gehien joaten den eremuetan egiten direnekin hasteko, eremu horiek ahalik eta lasterren irekitzen saiatzeko, eguraldiak eta lan baldintzek horretarako aukera ematen badute. Eremu hauek izanen lirateke: Erreparatzeako bidexka, Suspiro, Iturburua eta Irretrazu bidexkak eta pista nagusia.

 

 

Bertizko Jaurerria Natur Parkeko Zuzendaritza