Programazioa Ingurumenaren Mundu Eguna 2022. Lur bakarra
Ekainak 5, igandea:
10:30 Ugaztunen aztarnei eta arrastoei jarraitzeko eta haiek interpretatzeko jarduera Bertizko Jaurerria Natur Parkean.
- Gidaria: Juan Ignacio Deán · Gorosti NZE.
- Iraupena: 3 ordu. Beharrezkoa da aurrez izena ematea.
- Leku mugatuak. Doako jarduera.
17:00 Haurrentzako tailerra: Bertizko Jaurerrian aurki ditzakezun ugaztun-espezie nagusien aztarnak erreplikatzea.
- Adina: 6-12 urte
- Iraupena: Ordubete eta erdi. Beharrezkoa da aurrez izena ematea.
- Leku mugatuak. Doako jarduera.
Ekainaren 5ean, igandea, Lorategi Historiko-Artistikorako eta haren instalazioetarako sarrera doan izango da.
Ekainaren 4tik 30era: Erakusketa “Nafarroako Natura VIII”
Gorosti Natur Zientzien Elkarteak urtero antolatu eta Iruñerriko Mankomunitateak babesten duen VIII. Natura Lehiaketako argazkien aukeraketa batek osatutako erakusketa. Ordutegia asteartetik igandera, 10:30etik 13:30era eta 16:00etatik 19:00etara. Prezioa Lorategi Historiko-Artistikora sartzeko sarreraren ordainketa (ikusi tarifak) Ekainak 5, igandea: sarrera doan.