Inicio
BERTIZKO JAURERRIA NATUR PARKEA
Hizkuntza : castellano  english  français
Testuaren tamaina : txikiagoa handiagoa

Zer da Bertiz?


Bertiz Nafarroako Mendialdeko Kantauri aldeko Ibarretan dago -zehatzago, Bertizaranako Oieregin- eta leku berezia da, bitxia eta eder-ederra da. Oihan handi eta heldua du, oihaneko basa fauna ere eta ongi kontserbaturik dago. Horra hor leku hori Natur Parke izendatzeko arrazoiak. Zehazki, 1984an hartu zuen erabaki hori Nafarroako Gobernuak, eta horrela bete zen aurreko jabe Pedro Ziga Mayo eta Dorotea Fernandez jaun-andreen borondatea.

Iturria: Parkearen ArtxiboaIturria: Parkearen ArtxiboaNafarroako Gobernuko Turismoaren Sustapenerako eta Irudi Turistikorako Zerbitzuaren atxiboaIturria: Parkearen Artxiboa

Bada, Bertiz aipatutako guztia da, baina gehiago ere bai: Nafarroa bisitatzen ari diren gizon-emakume aunitzen jomuga. Jende horri begira eginak daude Bertizko ekintzak eta programak. Badute beren nahiak betetzeko aukera, leku honek dituen balioak zainduta. Beraz, Bertizek ongi erakutsi du erabilera eta kontserbazioa bateragarri direla.

 
Eskubide guztiak gordeta 2006-2007 - Gestión Ambiental Viveros y Repoblaciones de Navarra, S.A.- [ Web mapa ]