Inicio
BERTIZKO JAURERRIA NATUR PARKEA
Hizkuntza : castellano  english  français
Testuaren tamaina : txikiagoa handiagoa

Historia duen lekua


“Bertizko Jaurerria” finka pribatua izan da mendez mende. Hori dela eta, ez da neurrigabe ustiatu, inguruko lurraldeetan gertatu den bezala.

Jaurerriaren jabetzari buruzko lehenbiziko agiria 1392koa da. Bertizko jabea -Pedro Miguel bertiz- mendietako merio izendatu zuen errege Karlos III.a Prestuak. Merioa aginte handiko epailea zen.

Iturria: Parkearen Artxiboa

Jaurerriak Bertiz familiaren esku segitu zuen XIX. mendera arte. Gizaldi horretan hainbat jabe izan zituen. 1898an, Pedro Ziga Mayo eta Dorotea Fernandez senar-emazteek erosi zuten.

Iturria: Parkearen Artxiboa

Pedro Zigak hainbat gauza eraikiarazi zituen, besteak beste: lorategia, iturriak, urmaelak, pergolak eta otorduetarako estalpeak. Oso argiak dira eragin erromantikoak eta modernistak.

1949an, Pedro Ziga jaunak Bertizko Jaurerria testamentu bidez Foru Diputazioari utzi zion oinordetzan eta baldintza ere ezarri zuen: jaurerria bere hartan mantendu behar zutela, ezaugarriak aldatu gabe. Horri loturik, Nafarroako Gobernuak Natur Parke deklaratu zuen Bertiz 1984an, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Mendi Departamentuak proposaturik. Departamentu hori arduratu zen Parkea kudeatzeaz eta, gaur egun, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentua da arudraduna.

 
Eskubide guztiak gordeta 2006-2007 - Gestión Ambiental Viveros y Repoblaciones de Navarra, S.A.- [ Web mapa ]