Naturak eman ditu arkitekturaren funtsezko osagaiak: harria eta zura. Hala gertatzen da, bai baserrietan, bai etxe noble eta jauretxetan. Jauregi eta jauretxetan armarriak ageri dira eta horrek etxe horien sortzaileen jatorri noblea erakusten du.
  
Etxeak azalera handia du, hiru solairutan banatua. Zenbait etxetan familiako belaunaldi bat baino gehiago bizi izan dira. Arkitekturan aunitz erabili da Baztango hare-harri gorria. Harri horrek sendotasuna eta berezitasuna ematen dizkie eraikuntza historikoei, bai eta gainontzeko etxeei ere. Euri asko egiten du. Hori dela eta, eraikinei bi isurialdeko teilatu zabal eta sendoak paratzen dizkiete.
 
Eraikin historiko aunitz ederki txertaturik daude ibar hauetako hiri-paisaietan: elizak, jauregiak, udaletxeak. Iragan noblearen lekukotasun biziak dira. Herrietan badira zubi aunitz bai Bidasoaren gainean, bai gainontzeko erreketan. Zubi horien bidez, herri batzuk handitu egin dira, hiriguneak errekaz bestalderaino eramanez. |